Nor gara







MISIOIA

Entitate bat Gipuzkoako udal eta herritarrekin konprometituta dagoena, organismo bakar, publiko eta solidarioa izateko bokazioa duena eta uraren gestio osoko zerbitzua ematen duena.



Nor gara

Gipuzkoako udal kopuru handi batek bultzatuta, Gipuzkoako Ur Kontsortzioa 1990ean jaio zen, ur azpiegitura berri eta moderno bat eraikitzeko asmoz, Europako ereduak aintzat hartuz eta ingurumena erabat errespetatuz: ura jasotzeko sistemak, edateko uren araztegiak eta hondakin uren araztegiak.

Uraren kultura berriaren transmititzaileak izan gara, gainera; sentsibilizazio kanpainak burutu ditugu, ura modu arrazionalagoan erabiltzeko eta gizarteak ingurumena errespetatu dezan.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioarentzat elkartasuna da herritar guztiei zerbitzu berdina ematea ordain ekonomiko berdinarekin, eta hori da gure filosofiaren oinarrietako bat eta gure arrakastaren giltzarrietako bat.

Kalitatea premisa giltzarrietako bat izan da beti Gipuzkoako Ur Kontsortzioarentzat. Hala,  Gipuzkoako Ur Kontsortzioa sektoreko lehen enpresa publikoa izan zen ISO 9002 Ziurtagiria lortzen, 1997an.

Horrela, bada, gure misioa da bazkide diren udalekin konpromisoa duen entitate batena, gure bazkideei neurrira egindako ur kudeaketa integraleko zerbitzua eskaintzen diegularik.

  • Gure udal bazkideekin konprometitzen gara izan ditzaketen azpiegitura gabeziak konpontzera, Altako hornidurari nahiz Alta saneamenduari dagokienez.
  • Konprometitzen gara nahikoa kalitate eta kantitate duen ur hornidura zerbitzua ematera eta gure banaketa sarearen errendimendua maximizatzera, gure bezeroei (udalei nahiz uraren azken erabiltzaileei) behar dutena emateko, bakoitzari ematen zaion zerbitzu mota kontuan hartuz, talde lanaren bitartez. Gure bezeroei argi eta garbi eta behar bezala atenditzea, besteek baino egoera txarragotik abiatzeagtik diskriminaziorik egin gabe; elkartasunak nagusitu behar du.
  • Era berean, gure lanagatik sortzen diren ur zikinak arazteko konpromisoa ere badugu.
  • Urak hartzen dituguneko ingurune fisikoa babesten dugu, uraren kalitatea bermatzeko, eta gure konpromisoa da ura aurreztea eta arrazionaltasunez erabiltzea, eta baita ingurumena errespetatzea ere.

IKUSPEGIA

Erreferente izatea uraren gestioan, gure bezeroei haiek gugandik espero dutena baino gehiago emanez eta faktore hauekiko konpromisoa azalduz: gardentasuna, iraunkortasuna, komunikazioa, etengabeko berrikuntza, gure pertsonen sustapena eta ingurumenaren hobekuntzarekiko inplikazioa.