Solicite usuario y contraseña para acceder a todos nuestros servicios

Abonatuen kudeaketa Uren Zerbitzuko zutabe nagusienetako bat da, atal horretan izaten baitira batik bat zerbitzuko abonatuekin edo bezeroekin hartu-emanak. Abonatuen kudeaketa Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren bidez egitea erabakitzen duten udaletan, kontsortzio horrek eginkizun hauek izango ditu:




  Ur-etorriak neurtzeko aparatuak (kontagailuak) irakurtzea.
  Ordainagiriak ordenagailuen bidez egitea.
  Ordainagiriak kobratzea.
  Kontagailuak zaintzea, mantentzea, konpontzea eta egiaztatzea.
  Kontagailuak aldatzea.
  Hornidura kontratatzea: altak, bajak, titularitate-aldaketak, zigilatzea eta zigiluak kentzea.
  Iruzurrezkoak bilatzea.
  Bezeroei arreta-zerbitzua ematea, 24 ordu/365 egun urtean: kontsultak, erreklamazioak…