Tolosaldea
Tolosaldeko hornidura sistema Ibiurgo urtegiak (Orendain-Baliarrain) eta Ibiurgo Edateko Uren Araztegiak (Ikaztegieta) osatzen dute.
Sistemak edateko uraz hornitzen ditu Ikaztegieta, Alegia, Altzo, Tolosa, Ibarra, Irura, Anoeta, Billabona, Asteasu, Zizurkil, Hernialde eta Andoain, 55.000 biztanle.
Ibiurgo urtegia
Ibiurgo urtegia ohiko hormigoiaz egina dago. Guztira, 7.500.000 m3 har ditzake, 70 metroko altuera du, 300 l/seg inguruko erregulazio almena du eta 25 km2-ko isurialde arroa du.
Ibiurgo E.U.A.
Ibiurgo Edateko Uren Araztegia da urtegitik datorren ura arazteko erabiltzen den lekua. Arazteko ahalmena 330 l/seg da eta, urtero, eskualdeko udalerrietara 6.000.000.000 litro ur inguru banatuko dira. E.U.A.n, urei ematen zaien tratamenduak prozesu hauek ditu: preozonizazioa, erreaktiboekin nahasteko ganbera, dekantazioa, erdibideko ozonizazioa, iragazketa, fluorizazioa eta desinfekzioa.
Sistema osatzen da Amezketa, Lizartza, Berrobi, Eldua, Berastegi, Elduain eta Larraulgo E.U.A. txikiekin. Araztegi horietako bakoitzak bere udalerria edateko uraz hornitzen du eta 5 l/seg-eko arazte ahalmena du.