Gipuzkoako Ur Kontsortzioak doako bisita gidatuen zerbitzu bat eskaintzen du urtegiak, edateko uren araztegiak eta Hondakin Uren Araztegiak bisitatzeko; horien inguruko material didaktiko osagarria ere eskaintzen du.
Bisitak adin guztietako taldeentzat dira; irakaskuntza arautukoak eta beste edozein motatakoak joan daitezke. Bisita horietan erakusten dena hezkuntza-ingurumen ikuspegitik erakusten da.
Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren ustez, ekimen hau tresna baliotsua da gure lurraldeko uren kudeaketari buruzko datuak transmititzeko eta uraren kontsumo iraukorragoa bultzatzeko.
Bisitentzako arauak
- 50 ikasleko taldeak onartzen dira, gehienez.
- 20-50 ikasleko taldeek bi arduradun izan beharko dituzte gutxienez.
- Iraupena instalazio bakoitzean: 60-75 minutu.
- Eskaera idatziz egin behar da. Eskaera orria bete (orrialde honetan, eskuineko zutabean) eta Bisita Zerbitzura bidali.
- Segurtasun eta Osasun Arau Orokorrak irakurri, bete eta sinatuta bidali bisita eguna baino lehen.
- Instalazio bakoitzak errespetatu beharreko bisita egun batzuk ditu (ikus ondorengo egutegia).