Ezagutu nola funtzionatzen duten

Edateko Uren Araztegiak (E.U.A.)

E.U.A.-etan, prozesu hau burutzen da ura edateko ur bihurtzeko:

Oxidazioa

Lehendabizi, ozonoa eransten zaio ur gordinean heltzen diren elementuak herdoildu daitezen, batez ere burdina eta manganesoa.

Sedimentazioa eta dekantazioa

Oxidazio fasearen ostean, partikulen tamaina eta pisua handitzen duten substantziak eransten zaizkio. Ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da, dekantazio fasean dituen solido organikoen nahiz ez-organikoen banaketa errazteko.

Iragazketa

Iragazketan, aurreko fasean kendu ez diren pisu eta tamaina gutxiko partikulak ezabatzen dira. Iragazketa silize hareaz osatutako material baten gainean egiten da. Zaporeak eta usainak kentzeko, ikatz aktiboa ere erabil daiteke.

Fluorazioa

Fluorra disolbatzen da, haurren txantxarra prebenitzeko.

Desinfekzioa

Kloroa eta ozonoa dosifikatzen dira, ura desinfektatzeko. Zenbait instalaziotan izpi ultramoreak ere erabiltzen dira, eginkizun horretarako.

E.U.A.-etatik hornitzen den populazioa.
1995 250.000 bizt.
2005 117.000 bizt.
2010 310.000 bizt.
E.U.A.-etatik hornitutako litroak.
1995 13.100.000.000 l.
2005 25.400.000.000 l.
2010 31.600.000.000 l.