|
Azkoitia-Azpeitia-HUAko* kolektoreek eta Zestoako kolektoreak,
guztiak Urola ibaiaren bazterretan kokatuta, eta Zestoako
hondakin-urak Badiolegiko (Azpeitia) HUAra* bultzatzeko
instalazioak osatzen dute sistema.
KOLEKTOREAK
Urola ibaira isuritako hondakin-urak biltzen dituen
kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 1.200 mm-ko gehieneko
diametroa du eta 11 km-ko luzera gutxi gorabehera. 1.000
l/s-ko gehieneko garraio-ahalmenerako dago diseinatuta.
Zestoako hondakin-urak Badiolegiko HUAra* ponpatzen
dira, 300 mm-ko diametroko bultzada-sistemaren bitartez,
eta 60 l-sko gehieneko ahalmenarekin. Sistemak gainezkabideak
ditu.
|