instalazioetara bisitak  

Deba Erdialdeko/Behereko eskualdearen barruan, saneamendu-sistema Elgoibar, Eibar, Soraluze, Ermua eta Mallabiakoa da.



 

Egoa ibaiaren aldetik, Mallabia-Ermua-Eibar-Maltzagako kolektoreek eta, Deba ibaiaren aldetik, Soraluze-Maltzagako eta Maltzaga-Elgoibarko kolektoreek osatzen dute sistema.

KOLEKTOREAK


Ego ibaira isuritako hondakin-urak biltzen dituen kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 1.000 mm-ko gehieneko diametroa du eta 14 km-ko luzera gutxi gorabehera. 1.200 l/s-ko gehieneko garraio-ahalmenerako dago diseinatuta. Soraluzek isuritako hondakin-urak biltzen dituen kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 400 mm-ko gehieneko diametroa du eta 4 km-ko luzera gutxi gorabehera. 100 l/s-ko gehieneko garraio-ahalmenerako dago diseinatuta. Maltzaga-Elgoibar-HUAko kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 1.200 mm-ko gehieneko diametroa du eta 6 km-ko luzera. 1.750 l/s-ko gehieneko ahalmen hidraulikoa du. Sistemak gainezkabideak ditu.

     

ELGOIBARKO HUA*


Elgoibarko Hondakin Uren Araztegiaren diseinua lokatz aktiboen motakoa da, nitrogenoaren ezabapen biologikoarekin eta fosforoaren ezabapen fisiko-kimikoarekin. Karga kutsatzailea 85.000 bizt./baliok.koa du, aurretratamendurako gehieneko ahalmena 1.150 l/s-koa eta tratamendu biologikoarena 400 l/s-koa. Orain artean egindako inbertsioa (kolektoreak) 1.000 milioi pezetakoa da eta, gutxi gorabehera, 6.000 milioikoa dago egiteko (kolektoreak+HUA).

*(Hondakin Uren Araztegi)