|
Ezkio ibaian Ezkio-Itsaso-Ormaiztegiko kolektoreek, Estanda ibaian
Ormaiztegi-Beasaingo kolektoreek, Oria ibaian Segura-Idiazabal-Beasaingo
kolektoreek, Oria ibaian Beasain-Ordizia-Itsasondoko kolektoreek,
Agaunza ibaian Ataun-Lazkao-Ordiziako kolektoreek, Amundarain ibaian
Zaldibia-Ordiziako kolektoreek, Oria ibaian Itsasondoko HUAk* eta
Legorretako HUAk* osatzen dute sistema.
KOLEKTOREAK
Ezkio ibaira isuritako hondakin-urak biltzen dituen
kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 500 mm-ko gehieneko
diametroa du eta 12 km-ko luzera gutxi gorabehera. Agaunza
ibaira isuritako hondakin-urak biltzen dituen kolektorea
hormigoi armatuzkoa da. 600 mm-ko gehieneko diametroa
du eta 6 km-ko luzera gutxi gorabehera. Amundarain ibaira
isuritako hondakin-urak biltzen dituen kolektorea hormigoi
armatuzkoa da. 500 mm-ko gehieneko diametroa du eta
4 km-ko luzera gutxi gorabehera. Oria ibaira isuritako
hondakin-urak biltzen dituen kolektorea hormigoi armatuzkoa
da. 1.200 mm-ko gehieneko diametroa du eta 14 km-ko
luzera gutxi gorabehera, 1.000 l/s-ko gehieneko garraio-ahalmenarekin.
Sistemak gainezkabideak ditu.
|