instalazioetara bisitak  

Deba Garaiko eskualdearen barruan, bigarren saneamendu-sistema Eskoriatza, Bergara, Antzuola eta Elegetakoa da.


Antzuola ibaiaren aldetik, Antzuola-Bergarako kolektoreek eta, Ubera ibaiaren aldetik, izen bereko Elgetakoak osatzen dute sistema. Hondakin Uren Araztegia Mekolalden (Bergara) dago.


KOLEKTOREAK

Antzuola ibaira isuritako hondakin-urak biltzen dituen kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 500 mm-ko gehieneko diametroa du eta 4 km-ko luzera gutxi gorabehera. 180 l/s-ko gehieneko garraio-ahalmenerako dago diseinatuta. Elgetak isuritako hondakin-urak biltzen dituen kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 300 mm-ko gehieneko diametroa du eta 7 km-ko luzera gutxi gorabehera. 30 l/s-ko gehieneko garraio-ahalmenerako dago diseinatuta. Bergarako kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 1.200 mm-ko gehieneko diametroa du eta 12 km-ko luzera gutxi gorabehera. 1.000 l/s-ko gehieneko ahalmen hidraulikoa du. Sistemak gainezkabideak ditu.

     

MEKOLALDEKO HUA*


Mekolaldeko Hondakin Uren Araztegiaren diseinua lokatz aktiboen motakoa da eta bi etapa ditu, nitrogenoaren eta fosforoaren ezabapen biologikoarekin. Karga kutsatzailea 50.000 bizt./baliok.koa du, aurretratamendurako gehieneko ahalmena 650 l/s-koa eta tratamendu biologikoarena 280 l/s-koa. Orain artean egindako inbertsioa (kolektoreak) 300 milioi pezetakoa da eta, gutxi gorabehera, 4.500 milioikoa dago egiteko (kolektoreak+HUA).

*(Hondakin Uren Araztegi)