instalazioetara bisitak  

Deba Garaiko eskualdearen barruan, lehen saneamendu-sistema Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Oñatikoa da.




Deba ibaiaren aldetik, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko kolektoreek eta, Oñati ibaiaren aldetik, izen bereko Oñatikoak osatzen dute sistema. Hondakin Uren Araztegia Epelen (Arrasate-Bergara) dago.

KOLEKTOREAK

Deba ibaira isuritako hondakin-urak biltzen dituen kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 1.500 mm-ko gehieneko diametroa du eta 12 km-ko luzera gutxi gorabehera. 1.500 l/s-ko gehieneko garraio-ahalmenerako dago diseinatuta.
Oñatitik isuritako hondakin-urak biltzen dituen kolektorea hormigoi armatuzkoa da. 800 mm-ko gehieneko diametroa du eta 6 km-ko luzera gutxi gorabehera. 500 l/s-ko gehieneko garraio-ahalmenerako dago diseinatuta. Kolektore honen (Zubillaga-Epele) azken tartea 1.400 m-ko tunel batetik igarotzen da, Oñatiko Zubillaga auzotik HUAraino. Sistemak gainezkabideak ditu.

     

EPELEKO HUA*

Epeleko Hondakin Uren Araztegiaren diseinua lokatz aktiboen motakoa da eta bi etapa ditu, nitrogenoaren eta fosforoaren ezabapen biologikoarekin. Karga kutsatzailea 95.000 bizt./baliok.koa du, aurretratamendurako gehieneko ahalmena 1.300 l/s-koa eta tratamendu biologikoarena 450 l/s-koa. Orain artean egindako inbertsioa (kolektoreak) 3.600 milioi pezetakoa da eta, gutxi gorabehera, 4.000 milioikoa dago egiteko (kolektoreak+tunela+HUA).

*(Hondakin Uren Araztegi)