instalazioetara bisitak  


Gipuzkoako Ur Kontsortzioa ura aurrezteko eta arrazoiz eta ingurumena errespetatuz erabiltzeko kanpaina ari da sustatzen, Uraren inguruko Kultura Berriaren bitartez.
Izan ere, ura baliabide mugatua eta zaurgarria da, bizitzeko ezinbestekoa.

Lurreko uraren %97 gazia da eta ozeanoetan dago.

Edateko uraren ia osotasuna izotz moduan dago glaziarretan eta kasko polarretan.

Ahal dugun neurrian ura alferrik galtzea eta kutsatzea saihestu behar dugu, edateko uraren erreserbei eusteko.

Urak ez du mugarik, guztion baliabidea dugu eta denon lankidetza behar du.