| IBIURKO URTEGIA
Ibiurko urtegia hormigoi konbentzionalezkoa izango da. Ura biltzeko edukiera
6.500.000 m³-koa izango du, 70 m-ko altuera, 500 l/s inguruko erregulazio-ahalmena
eta 25 m²-ko isurketa-arroa.
IBIURKO EUA*
Ibiurko Edateko Uraren Araztegian, urtegitik etorriko den ura edangarri
bihurtuko da. 450 l/s-ko tratamendu-ahalmena izango du eta urtero eskualdeko
herrietan 6.000.000.000 litro banatuko ditu gutxi gorabehera. EUAn* urak
jasoko duen tratamendua ondoko prozesu hauek osatuko dute: aurretiko ozonizazioa,
erreaktiboak nahasteko kamera, dekantazioa, tarteko ozonizazioa, iragazketa,
fluorazioa eta desinfekzioa. Guztira egin beharreko inbertsioa (urtegia+EUA*+deposituak)
8.000 milioi pezeta (48.000.000 euro) ingurukoa da guztira.
Amezketa, Lizartza, Orexa, Berrobi, Eldua, Berastegi, Elduaien eta Larraulgo
EUA* txikiekin osatuko da sistema. Araztegi horiek dagozkien herrietan
hornitzen dute edateko ura eta 5 eta 20 l/s bitarteko tratamendu-ahalmena
dute.
*(Edateko Uraren Araztegi)
|