| IBAI-EDERKO URTEGIA
Ibai-Ederko urtegia harri-lubeta motakoa da, hormigoizko
pantailaduna. Ura biltzeko edukiera 11.300.000 m³-koa
du, 66 m-ko altuera, 700 l/s inguruko erregulazio-ahalmena
eta 29 m²-ko isurketa-arroa.
IBAI-EDERKO EUA*
Ibai-Ederko Edateko Uraren Araztegian, urtegitik datorren
ura edangarri bihurtzen da. 550 l/s-ko tratamendu-ahalmena
du eta urtero eskualdeko herrietan 7.000.000.000 litro
banatzen ditu gutxi gorabehera. EUAn* urak jasotzen
duen tratamendua ondoko prozesu hauek osatzen dute:
aurretiko ozonizazioa, erreaktiboak nahasteko kamera,
dekantazioa, tarteko ozonizazioa, iragazketa, fluorazioa
eta desinfekzioa.
Orain artean egindako inbertsioa (urtegia+EUA*+deposituak) 6.000
milioi pezetakoa (36.000.000 euro) da gutxi gora behera.
Sistema Bidegoiango EUArekin* osatzen da. Araztegi horrek edateko
ura hornitzen du herrian eta 10 l/s-ko tratamendu-ahalmena du.
*(Edateko Uraren Araztegi)
|