| AIXOLAKO URTEGIA
Aixolako urtegia harri-lubeta motakoa da, hormigoizko
pantailaduna. Ura biltzeko edukiera 2.350.000 m³-koa
du. 40 m-ko altuera dauka, 160 l/s inguruko erregulazio-ahalmena
eta 6 m²-ko isurketa-arroa.
KILIMONGO EUA*
Kilimongo Edateko Uraren Araztegian, iturrietatik eta
putzuetatik datorren ura edangarri bihurtzen da. 120
l/s-ko tratamendu-ahalmena du eta urtero eskualdeko
herrietan 2.000.000.000 litro banatzen ditu gutxi gorabehera.
EUAn* urak jasotzen duen tratamendua ondoko prozesu
hauek osatzen dute: erreaktiboak nahasteko kamera, flotazioa,
iragazketa eta desinfekzioa. Sistemari laguntzeko, Goikoetxeko
(Deba) EUA* dago, 40 l/s-ko tratamendu-ahalmenekoa.
Orain artean egindako inbertsioa (urtegia+EUA*+deposituak) 4.000
milioi pezeta (24.000.000 euro) ingurukoa da guztira.
*(Edateko Uraren Araztegi)
|