instalazioetara bisitak  

Goierriko hornidura-sistema Arriarango (Beasain) urtegiak eta Edateko Uraren Araztegiak eta Lareoko (Ataun) urtegiak osatzen dute.



Arriarango sistemak edateko ura hornitzen du Ormaiztegi, Segura, Idiazabal, Olaberria, Beasain, Ordizia, Lazkao, Itsasondo, Arama, Altzaga, Orendain, Gaintza, Baliarrain eta Legorretan. Herri horiek 35.000 biztanle biltzen dituzte guztira.
 

ARRIARANGO URTEGIA

Arriarango urtegia hormigoi trinkotuzkoa da. Ura biltzeko edukiera 3.200.000 m³-koa du, 57 m-ko altuera, 250 l/s inguruko erregulazio-ahalmena eta 11 m²-ko isurketa-arroa.

ARRIARANGO EUA*

Arriarango Edateko Uraren Araztegian, urtegitik datorren ura edangarri bihurtzen da. 225 l/s-ko tratamendu-ahalmena du eta urtero eskualdeko herrietan 3.500.000.000 litro banatzen ditu gutxi gorabehera. EUAn* urak jasotzen duen tratamendua ondoko prozesu hauek osatzen dute: aurretiko ozonizazioa, erreaktiboak nahasteko kamera, dekantazioa, tarteko ozonizazioa, iragazketa, fluorazioa eta desinfekzioa.

LAREOKO URTEGIA

Lareoko urtegiak Ataunen ura hornitzen du eta, lehorterik izanez gero, Arriarango sistemari laguntzen dio. Lareoko urtegia harri-lubeta motakoa da, hormigoizko pantailaduna. Ura biltzeko edukiera 2.400.000 m³-koa du, 67 m-ko altuera, 200 l/s inguruko erregulazio-ahalmena eta 8 m²-ko isurketa-arroa. Orain artean egindako inbertsioa, gutxi gorabehera, (urtegiak+EUA*+deposituak) 6.000 milioi pezetakoa da (36.000.000 euro).
Sistema beste hiru araztegik osatzen dute. Leintz-Gatzagako EUA* txikiak edateko ura hornitzen du herrian eta 8 l/s-ko tratamendu-ahalmena du. Zegamako EUAk edateko ura hornitzen du herrian eta 10 l/s-ko tratamendu-ahalmena du. Zeraingo EUAk edateko ura hornitzen du Zerain, Mutiloa eta Gabirian eta 20 l/s-ko tratamendu-ahalmena du.

*(Edateko Uraren Araztegi)

Embalse de Arriaran

 

E.T.A.P. de Arriaran