|
BARRENDIOLAKO URTEGIA
Barrendiolako urtegia harri-lubeta motakoa da, hormigoizko
pantailaduna. Ura biltzeko edukiera 1.500.000 m³-koa
du.
48 m-ko altuera dauka, 130 l/s inguruko erregulazio-ahalmena eta
10 m²-ko isurketa-arroa.
BARRENDIOLAKO EUA*
Barrendiolako Edateko Uraren Araztegian, urtegitik datorren
ura edangarri bihurtzen da. 135 l/s-ko tratamendu-ahalmena
du eta urtero eskualdeko herrietan 2.400.000.000 litro
banatzen ditu gutxi gorabehera. EUAn* urak jasotzen
duen tratamendua ondoko prozesu hauek osatzen dute:
aurretiko ozonizazioa, erreaktiboak nahasteko kamera,
dekantazioa, tarteko ozonizazioa, iragazketa eta desinfekzioa.
Orain artean egindako inbertsioa (urtegia+EUA*+deposituak) 3.000
milioi pezetakoa da (18.000.000 euro).
*(Edateko Uraren Araztegi)
|