instalazioetara bisitak  


Deba Garaiko hornidura-sistema Urkuluko (Aretxabaleta) urtegiak eta Edateko Uraren Araztegiak osatzen dute.




Sistemak edateko ura hornitzen du Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten, Oñatin, Bergaran, Elgetan eta Soraluzen. Herri horiek 66.000 biztanle biltzen dituzte guztira.
 

URKULUKO URTEGIA

Urkuluko urtegia harri-lubeta motakoa da, hormigoizko pantailaduna. Ura biltzeko edukiera 10.000.000 m³-koa du, 58 m-ko altuera, 540 l/s inguruko erregulazio-ahalmena eta 19 m²-ko isurketa-arroa.

URKULUKO EUA*


Urkuluko Edateko Uraren Araztegian, urtegitik datorren ura edangarri bihurtzen da. 500 l/s-ko tratamendu-ahalmena du eta urtero eskualdeko herrietan 8.000.000.000 litro banatzen ditu gutxi gorabehera. EUAn* urak jasotzen duen tratamendua ondoko prozesu hauek osatzen dute: aurretiko ozonizazioa, erreaktiboak nahasteko kamera, dekantazioa, tarteko ozonizazioa, iragazketa, fluorazioa eta desinfekzioa. Sistemari laguntzeko, Albitxuko (Bergara) EUA dago, 50 l/s-ko tratamendu-ahalmena duena. Orain artean egindako inbertsioa (urtegia+EUA*+deposituak) 5.000 milioi pezetakoa da (30.000.000 euro).
Sistema Leintz-Gatzagako EUArekin* osatzen da. Araztegi horrek edateko ura hornitzen du herrian eta 8 l/s-ko tratamendu-ahalmena du.

*(Edateko Uraren Araztegi)