Ur Kontsortzioaren lehen orrira joan
instalazioetara bisitak  

BISITARIENTZAKO SEGURTASUN ETA OSASUNEKO ARAU OROKORRAK

Gipuzkoako Urak – Aguas de Gipuzkoa, SAren instalazioetan dagoen edozein bisitarik Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean jasotako xedapenak bete behar ditu, eta baita aplikagarriak diren eta indarrean dauden gainerako Errege Dekretuak eta lege-xedapenak ere. Gainera, ondoko segurtasun-arauak bete beharko ditu:

1. INSTALAZIOETAKO SARRERA, IGAROTZEA ETA EGONALDIA

1.1. Ezin da egon baimenik gabeko tokietan eta, bertara sartzeko, horretarako seinaleztatu diren ibilbideak jarraitu behar dira.
1.2. Debekatuta dago etengailuak, makineria edo instalazioetako edozein lan-ekipo manipulatzea, horretarako baimen zehatza dagoenean izan ezik.
1.3. Debekatuta dago Gipuzkoako Urak – Aguas de Gipuzkoa, SAko langileak jardueraren bat burutzen ari diren zonetara hurbiltzea, horrek eragin ditzakeen arriskuengatik.
1.4. Instalazioetan dauden segurtasun-seinaleak bete behar dira, horien arabera jokatuz eta beren jarraibideak betez, derrigorrezkoak baitira.
1.5. Debekatuta dago nork bere taldea uztea.
1.6. Debekatuta dago irekiguneetatik edo zabalik dagoen kutxeta batetik hurbil ibiltzea edo bertan sartzea. Era berean, debekatuta dago edozein espazio itxitan sartzea.
1.7. Debekatuta dago laborategian nahiz erreaktiboen gelan edozein ontzi edo produktu kimiko ukitzea, kubetetan sartzea edo ikus daitekeen edozein likido zapaltzea, etab.
1.8. Debekatuta dago edozein ekipo edo linea elektriko ukitzea eta edozein aretotan baimenik gabe sartzea (transformazio-zentroa, ozono-eraikina, ponpaketa-aretoak, etab.).
1.9. Ez da igaro behar inolako igogailu, polipasto eta abarren azpitik.
1.10. Debekatuta dago garbiketa-lanak egiten ari diren zonetatik hurbil igarotzea.
1.11. Sastraka kentzeko, belarra mozteko edo antzeko zereginak egiten ari diren langileengandik hurbil igarotzea saihestu behar da.
1.12. Ez zaie trabarik egin behar makina eramangarri, soldagailu, esmeril, urpeko ponpa eta abarrekin mantentze-lanak burutzen ari diren langileei.

2. LARRIALDIA

2.1. Gipuzkoako Urak – Aguas de Gipuzkoa, SAren instalazioetan larrialdirik gertatuz gero, alarmak jo edo jo ez arren, guztiek ingurua utzi eta toki seguru batera joan beharko dute, dagokion esparrutik kanpora, bisitaren arduradunaren aginduak betez.
2.2. Lesiorik badago, honen larritasunaren arabera, bisitaren arduradunari jakinaraziko zaio.

3. ZIGORRAK

3.1. Segurtasun Arauak betetzen ez dituzten pertsonak instalazioetatik kanporatuak izan daitezke aldi baterako edo betirako, eta beste bisita batzuetarako baimena ukatuko zaie.

4. AZKEN OHARRAK

4.1. Eskoletako bisitek eskatzen zaien dokumentazioa instalazioetara sartu aurretik aurkeztu beharko dute eta, halaber, Laneko Segurtasun eta Osasuneko arauak bete eta betearazi behar dituzte.
4.2. Arau hauek alde batera utzirik, zehatz-mehatz beteko dira beti bisitaren arduradunak emandako aginduak.

jaunak/andreak, taldearen arduradun bezala
Ondokoa adierazten du:

  1. Bisitarientzako Segurtasun eta Osasuneko Arau Orokorrak onartzen ditu.
  2. Taldearen arduradun gisa, arau horiek betearazteko eta bere taldeak betetzea zaintzeko hitza ematen du.
  3. Bisita egiten duten ikasle denek istripu asegurua dute (Eskola-Asegurua edo gizarte-segurantza)
Hala adierazita gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, honako adierazpen hau egin du, -n ko (r)en (a)n.

Sinatuta:
Sinaduraren irudi digitala eranzteko, klikatu "examinar/aztertu" gainean eta aukeratu zure ordenagailutik sinadura duen irudi-artxiboa.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Bisita-zerbitzua
Tel.: 943 670637 Fax: 943 670906