Ur Kontsortzioaren lehen orrira joan
instalazioetara bisitak  

Embalse de Aixola

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak doako bisita zerbitzua eskaintzen du urtegiak, edateko uren araztegiak eta hondakin-uren araztegiak ezagutzeko eta baita gaiaren inguruko ikasmaterial osagarria ere. Adin guztietako taldeei zuzendua dago, bai araututako irakaskuntza taldeei bai beste izaerako taldeei. Bisita horien edukiak ingurumen-hezkuntzaren ikuspegitik lantzen dira.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren iritziz, ekimen hau balio handiko tresna da gure lurraldean egiten den uraren kudeaketarekin loturiko ezaguerak jakitera emateko eta uraren kontsumo iraunkorragoa bultzatzeko.